Hidrografiaren eguneratzea BTA5000 kartografian

Hidrografiaren eguneratzea BTA5000 kartografian
2024/10/15

GeoArabaren bisorean dago jada Arabako 1:5000 eskalako kartografiaren eguneratzea. Bertsio honetan hidrografia berrikusi da, sarearen konektibitate osoa lortzeko helburu nagusiarekin. Halaber, ur-ibilguak, ur-esparruak eta gainerako elementu hirografikoak birsailkatu dira.

Horretarako, erreferentziazko beste informazio-iturri batzuk erabili dira, hala nola URAren hidrografia-kartografia (Uraren Euskal Agentzia), hainbat urtetako aireko irudiak eta landa-azterketak.

Informazio berri hau deskarga-zentroan eskura daiteke, SHP formatuan eta gaika antolatuta (BTA5000_Territorio_Continuoa bakarrik dago eskuragarri). Gainera, BTA_5000_V2.4_MODELO_DATOS berria kontsulta dezakezu, Arabako Lurralde Historikoko Base Topografiko Harmonizatuaren (BTA5000) datu-eredua eta fenomenoen hiztegia definitzen dituen dokumentua.