GeoAraba erakusketa ibiltaria

GeoAraba erakusketa ibiltaria
2023/02/07

Erakusketa ibiltari bat izango da ikusgai otsailean eta martxoan, Geoaraba atari geografikoa eta hainbat gairi buruz kontsulta daitekeen arloko informazio guztiaren edukia ezagutarazteko.

Erakusketak Geoaraban eskuragarri dauden funtzionalitateen berri eman nahi du, bai eta bertan argitaratutako askotariko informazio ugariaren edukiaren berri ere. Horretarako, dibulgazioko hainbat eduki aurkezten ditu 4 erakustoki dituzten 8 kubo eta guztira 32 panelen bidez.

Lehenengo kuboan web tresnaren funtzionalitateei buruzko informazioa dago. Gainerako zazpi kuboek, berriz, Arabako Lurralde Historikoko kuadrilla bakoitzeko bat, hainbat gai jorratzen dituzte, eta dagokien kuadrillako adibideekin azaltzen dituzte.

Erakusketa honako herri hauetara eramango dute:

  • Gorbeialdeko-Kuadrilla: Izarra, otsailaren 4tik 11ra

  • Aiarako Kuadrilla, Laudio, otsailaren 11tik 19ra

  • Arabako Lautadako Kuadrilla, Agurain, otsailaren 20tik 26ra

  • Arabako Mendialdeko Kuadrilla, Kanpezu, otsailaren 26tik martxoaren 5era

  • Laguardia-Arabako Errioxako Kuadrilla, Laguardia, martxoaren 5etik 11ra

  • Añanako Kuadrilla, Ribabellosa, martxoaren 12tik 20ra

  • Gasteizko Kuadrilla, martxoaren 22tik apirilaren 2ra