GeoTeka: kartoteka, fototeka eta askoz gehiago - geo
GeoTeka: kartoteka, fototeka eta askoz gehiago
GeoArabak hazten jarraitzen du, eta GeoTeka gehitu da eskura dauden tresnen multzora.
Tresna berri hori gure lurraldeko informazio geografiko ugarirako sarbidea eta deskarga errazteko sortu da, eta bistaratzaile bakar batean biltzen ditu kartoteka bat, fototeka bat eta askoz gehiago.
GeoTekarekin, mapan zehar nabigatu daiteke lurraldeko edozein gunetaraino, eta puntu bati buruz dagoen dokumentazioa kontsultatu eta deskargatu daiteke.
Gaur egun ia 50.000 dokumentu daude eskuragarri, historikoak zein gaur egungoak, honako hauei loturikoak: kartografia, aireko argazkiak, ortoargazkiak, hegaldi panoramikoak eta administrazio barrutiak.Eskaintza horrek hazten jarraituko du dokumentu eta gai berriak gehituta.
GeoTekari esker, gure deskarga gunean informazioa eskuratzeko beste bide bat izango da; aukera ezazu zure beharretara hobekien egokitzen dena.
Anima zaitez, eta nabigatu eta ezagutu gure lurraldea beste ikuspuntu batetik.