Zerbitzu Sareen Inbentarioa

Herriguneetako Zerbitzu Sareen Inbentarioa
2023/05/26

Foru Aldundiak herriguneetako hornidura, saneamendu, elektrizitate, argiteria publiko, telekomunikazio, gas eta bideen sareen inbentarioa egiten jarraitzen du. Oraingo honetan, Mañueta, Burgelu eta Lapuebla de Labarca udalerrietako sareak argitaratu dira GeoAraban, zeinak lehendik kontsultagai zeudenei erantsi baitzaizkie.

Sareen trazadura eta hari lotutako informazioa bisorearen bidez bistara ditzakezu, eta interesatzen zaizkizun fitxategiak zure beharrei hobekien erantzuten dien formatuan deskargatu ditzakezu: PDF, KMZ eta DWG.