GEOARABA geobisorearen bertsio mugikor berria - geo
- GeoAraba
- Abisuak

GeoAraba
GEOARABA geobisorearen bertsio mugikor berria

2026/05/14
GeoArabako garapen taldeak hainbat hobekuntza egin ditu geobisorearen mugikorrerako bertsioan.
DISEINUA
Diseinu aldaketa da ikusgarriena, botoien banaketa berriarekin eta estetika erakargarriago eta gaurkotuagoarekin, gaur egungo antzeko aplikazioekin bat datorrena.
TRESNA BERRIAK
Hainbat tresna txertatu ditu. Batzuk eskuragarri zeuden ordenagailuaren bertsioan, eta beste batzuk erabat berriak dira:
- Distantzia neurtu
- Azalera neurtu
- Distantzia kokapenetik (Berria): zure posiziotik mapan markatutako puntu baterainoko distantzia adierazten du.
- Koordenatuak lortu: hainbat erreferentzia-sistematan eskuragarri.
- Koordenatuak aurkitu: hainbat erreferentzia-sistematan erabil daiteke.
- Konparatu mapak
- Marraztu eta esportatu (Berria): puntuak, lerroak, poligonoak eta testuak sortzeko aukera ematen du, ondoren esportatzeko.
- Ezagutzera eman
FUNTZIONALITATE GEHIAGO "NIRE GERUZETAN"
- Orain, GML, GeoJSON, GPX, CSV eta SHP formatuetako kanpo-fitxategiak inporta daitezke bistaratzailera.
- WMS eta WMTS zerbitzuak kargatzeko aukera.
