Arabako 1 : 150.000 Mapa berria

Arabako 1:150.000 Mapa berria
2024/10/23

Arabako Lurralde Historikoaren Maparen azken edizioa herritarren eskura dago, 1:150.000 eskalan.

Arabako Foru Aldundiak urteak daramatza mapa hori argitaratzen, eta oso harrera ona du, batez ere paperezko bertsioan. 1:150.000 eskalak gure lurralde osoa estaltzen du eta, aldi berean, bertako geografiari buruzko informazio aipagarriena erakusten du.

2024ko ekaineko azken edizio honek eduki eta diseinu berritua dakar. Aurrealdean, lurraldearen oinarrizko kartografia eguneratua eskaintzen jarraitzen du, intereseko informazio tematikoren batekin batera, eta, berritasun gisa, herriguneen lokalizatzaile zerrenda jasotzen du. Atzealdea erabat birdiseinatu da, eta gure lurraldeko administratzio barrutiei buruzko informazioa jasotzen du, modu bisual eta didaktikoan.

Mapa formatu digitalean dago eskuragarri GeoArabaren deskarga-zentroan kontsultatu eta deskargatzeko.

Laster adieraziko dugu paperezko edizioa non eskuratu.