Datu berriak: upeltegiak, parkeak, kontzejuak - geo
Datu berriak: upeltegiak, parkeak, kontzejuak

2022/02/07
GeoArabako arakatzailean informazio geografiko berria argitaratu da, zuretzat interesgarria izan daitekeena.
Kultura Ondareak dauden lurpeko upeltegien kokalekua eta horiekin loturiko informazioa sartu ditu industria-ondareari buruz (bigarren sektorea) ematen den informazioaren barruan.
Natura Ingurunearekin loturik, probintzia eta hegazti parkeetan estekak sartu dira, parke horiei buruzko informazio osoa eskaintzen duten web orrietara erraz iristeko. Horretarako, nahikoa da parke bakoitzaren mugaren gainean klik egitea lotura horietara sartzeko.
Gainera, administrazio banaketa berri batzuk gehitu dira, zehazki Donemiliagako udalerriko kontzejuak mugatzen dituzten lerro eta mugarrien irudikapena.