Bizikleta bideen eta ibilibide berdeen LPS - geo
- GeoAraba
- Abisuak
GeoAraba
GeoAraba Arabako Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) da.
Informazio geografikoa kontsultatzeko, deskargatzeko eta berrerabiltzeko aukera ematen du.
Bizikleta bideen eta ibilibide berdeen LPS
Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialaren helburua da Arabako Bizikleta Bideen Foru Sarea eta Ibilbide Berdeen Sarea planifikatu, bultzatu eta sustatzea, herritarren eskura jarriz natura, paisaia eta kultura-balio handiko espazioekin elkarreragiten duten komunikazio-azpiegiturak.
Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala martxoaren 8ko 9/2023 Foru Arauaren bidez onartu zen, eta 2023ko apirilaren 19ko 46. ALHAOn argitaratu zen.
GeoArabako bisorean bizikleta-bide eta ibilbide berde guztien trazadura eta lotutako informazioa kontsulta daiteke, bai lehendik daudenak bai planifikatutakoak, bai eta fitxategiak SHP formatuan deskargatu ere.