Arabako Errioxako upeltegiak eta lurpeko kalatuak - geo
- GeoAraba
- Abisuak

GeoAraba
Arabako Errioxako upeltegiak eta lurpeko kalatuak

Arabako Errioxako ardoaren eta mahastiaren kultura-paisaia (ekainaren 3ko 89/2014 Dekretuak babes bereziko kultura-ondasun izendatu zuen) Arabako kultura-adierazpen garrantzitsuenetako bat da. Bertan, ekoizpen-sektoreari lotutako giza ekintza erakusten da, non lurpeko kalatuak eta upeltegiak multzoaren aparteko balioa diren, batzuetan paisaia ezaugarritzen duten upeltegi-auzoak sortuz.
GeoAraban eskuragarri dagoen informazioak barne hartzen ditu bai upeltegiak dituzten katastroko partzelak, bai Arabako Errioxako hainbat herritan dauden lurpeko kalatuen eta upeltegien auzoen geometria berezia. Horri gehitu behar zaio ardoaren ekoizpenari lotutako beste elementu tradizional batzuei buruzko kartografia, hala nola etxolak, dolareak eta mahastien terrazak. Horri esker, paisaia paregabe horren kultura-aberastasuna balioetsi eta zabaldu daiteke.
