Deskarga gunea

Deskarga guneak aukera ematen du Arabako Lurralde Historikoarekin lotutako informazio geografikoa bilatzeko eta deskargatzeko.

Askotariko informazioa dago eskuragarri: 1970etik gaur egunera arteko kartografia historikoa, 1932tik aurrerako ortoargazkiak eta irudiak, zerbitzu sareen inbentarioak, hirigintza plangintzari buruzko dokumentazioa, katastroa, informazio geodesikoa, INSPIRE fitxategiak eta administrazio barrutien eta onura publikoko mendien mugak.

Informazioa deskargatzeko hainbat modu daude, guztiak doakoak; hautatu zure premietara hobekien egokitzen dena

 

 

 

GeoTeka, GeoArabako deskargen bisorea


GeoTeka sortu zen gure kartotekako eta fototekako milaka dokumentu bisore bakar baten bidez modu intuitibo eta errazean zabaltzeko. Dokumentu kartografiko eta fotografiko ugari aurkituko dituzu, bai gaur egungoak bai historikoak.

Lurraldeko edozein tokitara joan zaitezke, eta han eskuragarri dagoen informazio geografikoa, kartografikoa eta fotografikoa lokalizatu. Oso erraza da: mapan zehar nabigatuz bilatzen eta deskargatzen da.

Gaur egun, GeoTekan honako hauek daude eskuragarri:

  • Kartografia historikoa eta gaur egungoa, hainbat eskalatan (PDF, DXF, DWG, KML eta SHP formatuak).

  • Egungo argazki dokumentuak eta historikoak, hala nola aireko argazkiak, ortoargazkiak eta hegaldi panoramikoak (JPG, ECW eta COG formatuak).

  • Administrazio barrutiei buruzko informazioa (DXF eta SHP formatuak)

 


Logo GeoTeka


GeoTeka Centro de descargas

Sartu GeoTeka

 

 

Gaikako deskarga


Informazioa gaika sailkatuta dago. Botoi bakoitzak zuzeneko sarbidea ematen du informazioaren jatorrizko kokapenera; kasu batzuetan, HTTPS deskarga zerbitzari batekin lotzen da (FTP motakoa), eta, beste batzuetan, Arabako Foru Aldundiaren beste web orri batzuekin konektatzen da.

 

 

Deskarga masiboa


Dokumentazio deskarga masiboak egin behar badituzu, gomendatzen dizugu HTTPS edo FTP bidez sartzea GeoArabako fitxategien gordailura. Edukiak deskargatzeko, bi aukera dituzu: zure web nabigatzailetik edo FTP programak erabiliz, hala nola 'FileZilla Client' software librea (http://filezilla-project.org/). Programa horiek fitxategi bat baino gehiago deskargatzea ahalbidetzen dute.

Deskarga zerbitzura bide hauen bitartez sar daiteke:

 

(*) Google Chrome web nabigatzailearekin FTP bidez sartzeak arazoak sor ditzake