Arabako Geoteka 2025eko JIIDE-etan

Arabako Foru Aldundiak Arabako Geoteka aurkeztu du Oviedon egin diren Datu Espazialen Azpiegituren Iberiar Jardunaldietan
2025/11/20

Azaroaren 12tik 14ra Datu Espazialen Azpiegituren Iberiar Jardunaldien (JIIDE) edizio berri bat egin zen Oviedon. Erreferentziazko topaketa honek, Espainia, Portugal eta Andorrako 300 espezialista baino gehiago bildu zituen. Testuinguru horretan, Arabako Foru Aldundiak ofizialki ezagutarazi zuen GeoArabako Geoteka

Geotekak plataforma bakar batean biltzen ditu Arabako lurraldeko 50.000 dokumentu kartografiko eta fotografiko baino gehiago, bederatzi hamarkada baino gehiagoan egindako hegaldi fotografikoetatik ateratako material historikoa eta doan eskuratu daitezkeen mapa eta dokumentu teknikoak. Bistaratzaileak informazioa lau urrats errazean aurkitzeko eta deskargatzeko aukera ematen du, interfaze intuitibo baten bidez.

Geoteka JIIDEetan aurkezteak Araba berrikuntza eta kudeaketa geoespazialari buruzko eztabaidaren erdigunean jartzea ekarri du eta Arabako Foru Aldundiak datu geografikoen gardentasunarekin, digitalizazioarekin eta irisgarritasunarekin duen konpromisoa indartu du.