Arabako Golde-muturraren mapa - geo
- GeoAraba
- Abisuak

GeoAraba
Arabako Golde-muturraren mapa

“Reja” (Golde-muturra) lau orrialdeko dokumentua da, eta bertan jasota daude 1025. urtean Donemiliaga Kukulako monasterioari zerga ordaintzen zioten Arabako 323 herriak.
Dokumentu honek “De ferro de Alaua” du izenburua, etahorrek adierazten du ordaintzeko unitatea, oro har, golde-muturra zela (regga) —hortik dator testuak jasotzen duen izena. Zerga kolektiboa zen; beraz, herri bakoitzak bat eta hiru golde-mutur artean eman behar zituen, ohikoena bat ematea izanik.
Arabako Golde-mutrraren mapa oso aberatsa da duela mila urteko Arabako jendea eta lurralde nolakoa zen ezagutzeko. Lurraldearen antolaketara— herrixka sare trinko batean eta hauek biltzen zituzten “alfoz” edo eskualdeetan oinarritua— nahiz garai hartan mintzatzen ziren hizkuntzetara hurbiltzen gaitu.
