Aramaio eta Berantevilla BTU500. Kartografia berria eskuragarri

Aramaio eta Berantevilla BTU500. Kartografia berria eskuragarri
2026/11/05

Dagoeneko eskuragarri daude Aramaioko eta Berantevillako hiriguneetako BTU500 kartografia berriak, Geobisorea plataforman kontsultatzeko eta Geotekatik deskargatzeko. BTU500 kartografia (Hiriko Oinarri Topografikoa) herriguneetako hiri-egitura osatzen duten elementu guztien adierazpen zehatza da. Funtsezko kartografia da hirigintza-plangintza diseinatzeko, eta, besteak beste, zerbitzuen eta baliabideen udal-kudeaketarako ere ezinbestekoa da.

Halaber, bereizmen handiko ortoargazkiak ere eskuragarri daude. Horien bereizmena 7-10 cm ingurukoa da, eta xehetasun-maila handia eskaintzen dute lan topografiko, kartografiko eta lurralde-azterketetarako.

Eguneratze honen baitan, Erreferentzia Topografikoen Hiri Sarean (ETHS) puntu berriak ere gehitu dira, udalerri horietako lan topografiko eta kartografikoetarako erreferentzia-azpiegitura indartuz. Sareari eta haren erpinei buruzko informazioa Erreferentzia Topografikoen Hiri Sarearen webgunean kontsulta daiteke.

Erabiltzaile eta behar desberdinei erantzuteko asmoz, kartografia hainbat formatutan dago eskuragarri: DXF, SHP, PDF eta KML, GIS, CAD eta ikusiztatze geografikoko plataformetan erabiltzea erraztuz.

Berrikuntza nagusiak

  • Aramaioko eta Berantevillako hiriguneetako BTU500 kartografia berria. Informazioa DXF, SHP, PDF eta KML formatuetan deskargatzeko aukera.
  • Bereizmen handiko ortoargazki berriak.
  • Puntu berriak Erreferentzia Topografikoen Hiri Sarean (ETHS).