Geoteka erakusketa Probintzia Plazan

Geoteka erakusketa Probintzia Plazan
2025/10/24

Arabako Foru Aldundiak, Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduaren Sailaren bitartez, “GeoTeka: Arabaren denboran zeharreko bidaia” erakusketa aurkezten du. Erakusketa dibulgatibo honek Arabako Lurralde Historikoaren bilakaera ezagutzeko aukera ematen du, kartografia eta balio dokumental handiko ortoargazki historikoen bidez. 

Erakusketa urriaren 23an inauguratuko da Probintzia Plazan, eta azaroaren 17ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa ibiltaria da, eta zortzi kubo dibulgatiboz osatuta dago. Bisitariek modu bisual eta irisgarrian esploratu ahal izango dute Arabako paisaiaren ia mende bateko aldaketa.

Erakusketak elementu interaktiboak ere baditu: QR kodeen bidez GeoAraba plataformara eta GeoTeka bistaratzaile digitalera sar daiteke. Tresna hauek doako sarbidea eskaintzen dute 50.000 dokumentu kartografiko eta fotografikori baino gehiagori, lurraldeko edozein puntutako informazio historikoa kontsultatzeko eta materialak deskargatzeko aukera emanez.