Landa herriguneen inbentarioa - geo
- GeoAraba
- Abisuak

GeoAraba
Landa herriguneen inbentarioa

2025/06/02
Arabako landa herriguneak 6-25 baserriko multzo txikiak dira, eta espazio publiko partekatu baten inguruan antolatzen dira; horrek nortasuna eta izaera propioa ematen die. Gune horiek Arabako paisaiaren eta kulturaren funtsezko zati bat dira, landa-bizitza eta lurralde-oreka babestuz.
Arabako Foru Aldundiak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 29.7 artikuluan xedatutakoa betez, Arabako landa herriguneen inbentarioa egin zuen.
Dagoeneko posible da inbentariatutako landa herriguneak bistaratzea eta GeoArabaren bidez haien informazioa eskuratzea.
