Berria. AFA eta herritarrak

BERRIA. AFA ETA HERRITARRAK
2025/01/08

AFA eta HERRITARRAK geruza-taldea aurkezten dugu. Arabako Foru Aldundiak dituen egoitzak bistaratzailean islatzea da datu-multzo berri honen helburua. Horrela, herritarrek puntu bakoitzari lotutako informazioa aurkitu ahal izango dute.

Honako hauen kokapena eta informazioa kontsulta daiteke:

  • Jendearentzako arreta-bulegoak: Ogasuneko bulegoak, foru-erakundeen egoitzak, eskualdeko nekazaritza-bulegoak, erregistroak, etab.
  • Zuzkidura-espazioak: kultura-guneak, parke naturalen etxeak, aterpetxeak eta Arabako suhiltzaileen parkeak
  • Foru-erakundeen egoitzak