Oinarrizko mapa gris bektoriala - geo
- GeoAraba
- Abisuak

GeoAraba
Oinarrizko mapa gris bektoriala

2026/02/25
Oinarrizko mapa gris bektorial berria aurkezten dugu. Lehen begiratuan ez da raster mapa grisetik bereizten, baina formatu berri honek hainbat abantaila esanguratsu eskaintzen ditu raster formatuen aldean, batez ere eraginkortasunari, pertsonalizazioari eta ikus-kalitateari dagokienez.
Gainera, erabiltzaileek mapa garbiago bat aurkituko dute, non etiketen testua horizontalki mantenduko den erabiltzaileak mapa biratzen duen bitartean.
- Mapa ordenagailuan biratzeko >> crtl+saguaren ezkerreko botoia
- Mapa ordenagailuan zuzentzeko >> sakatu eskuineko paneleko iparrorratzean
